Petronorren webgunea sektoreko bisitatuenetakoa

Azken 15 hilabeteotan 85.845 bisitari izan ditu Petronorren webgune honek. Neurri bereko webguneen batez besteko audientziaren aldean, Petronorrek %38,59 bisitari gehiago izan dugu eta petrolio eta gas-sektorearen aldean, ostera, %47,80 gehiago.

 

Webgune honen audientzia hilabetez hilabete hazten ari da. Izan ere, aurreko urtarril honetan (2010) orain dela urtebeteko urtarrilean (2009) baino %36 gehiago hazi da bisitari-kopurua eta aurreko abenduan baino %31 gehiago.

Orrialderik bisitatuenak, hurrenez hurren honako hauek dira: Athletic-en partidak ikusteko sarrera-zozketa, Petronorren gaineko eta bere inguruko albisteak, lan-eskabideak eta indarrean dauden bi blogak.