Planta-1 delakoaren Unitateen geldialdia dela-eta atzo argitara emandako agiriaren ondotik, Petronorrek adierazi nahi du Zuzia1 delakoaren geldialdiari ekingo zaiola mantenu-lanak egin ahal izateko. Aldez aurretik Zuzia2 izenekoa abian jarriko da.
Zuzien abiatze eta geldiketa prozesuek dirauten bitartean, beharrezko izango da biak lurrintzea. Hau da, ur-lurrina zuzian barrena bideratzea. Horretara, zuzien gailurretik eten gabeko lurrina ateratzen ikusi ahal izango da.
Operazio honek ez du inondik ere normaltasunik eza esangura eta, esan gabe doa, ez diela batere arriskurik erakarriko ez instalazioei, ez inguruari, nahiz eta daitekeena izan lantzean behingo usain-uneak gertatzea, beti ere osasunarekiko eraginik gabe, zuziaren garaiera eta kokapena dela-eta. Hala ere, ezein ondorio murrizteko, lurrinketa egiten den artean garrak isioturik iraungo du ahal den denborarik gehien.
Operazio hau egin ahal izateko indarrean jarritako prozedurek segurtatzen dute ezein ustebako gertakaririk jazo ezina geldialdiaren azken fase honek irauten duen artean. Dena den, lurrin-kopurua ahalik eta murritzena izan dadin saiatuko gara, beti ere operazioaren segurtasuna zalantzan jartzeke.
Zuzia2-ren abiatzeari gaur arratsaldean ekingo zaio eta datorren ostiralerarte luzatuko da (bitartean, lurrin-ateraldiak sumatuko dira tarteka-marteka). Zuzia1-en geldialdia, ostera, hilaren 14an izango da segurutik eta, hurrengo egunean, hilak 15, amaituko.
Honen guztiaren berri eman zaio aldez aurretik Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailari, Industria eta Energiaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzari, Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako Udalei, SOS Deiak-i eta Ertzaintzari.