Blog berria Petronor.com honetan

Apiriletik aurrera Petronor.com webgune honek hirugarren bloga eskainiko du. “Vida inteligente” izango da izenburuz eta Fidel Presak idatziko du. Eskarmentu handiko gizona, Fidel langile amorratua da eta denetariko idazmoldeak luze-zabal landu izan dituena.  Zorionak eman nahi dizkiogu erronka honi heltzeagatik eta “zori” ona opa urratu beharreko bidean.

Besterik iruditu arren, “Vida inteligente” blogak zer ikusi gutxi izango du zientzia fikzioarekin edota beste ezein bizitza ezkuturekin. Ezer izatekotan zera izango da: etorri datozen aldaketei eta etorkizun-erronkei zentzu eta taxuz erantzuteko nolabaiteko arau-bilduma.

Fidel Presaren bloga webgune honetako hirugarrena izango da, joan zen udaberritik aurrera Raquel Salgadok eta Amatiñok urratzen diharduten blogen osagarri.