Industria Ministeritzak FMU egitasmoa babestu

Industria, Turismo eta Merkataritza Ministeritzak 6.629.401,00 euroren mailegua eman dio Petronorri, hamar urteko amortizazioaz, bost urteko gabeziaz eta %0eko interesaz, beti ere berrindustriatze-programaren baitango laguntzen arabera. Mailegu honek Fueloila Murrizteko Unitatearen egitasmoaren finantziazioa erraztuko du eta Petronorrek eragindako inbertsioen gaineko erakunde-babesa adierazten du, instalazioen etenbako inbertsioei zein lehiakortasun-hobekuntzari dagokienez.

 

Iaz ere Industria Ministeritzak zentzu bereko beste mailegu bat eman zion Petronorri. Ordukoa 2009ko aurrekontuen bizkar izan zen eta, guztira, lau milioi t`erdi euro bestekoa.