Koke-ganberak behin betiko jartzen

Egunotan behin betiko jartzen ari dira Fueloila Murrizteko Unitatearen bi koke-ganberak. Atzo, ostegunez, bietako aurrena jarri zen eta bihar, larunbatez, bigarrena jarri ahal izango da eguraldiak eragozten ez baldin badu behintzat.
 

Hurrengo asteetan zehar ganberok inguratuko dituzten egitura metalikoak ere muntatuko dira, beti ere noizbait egin beharko diren jarduera-operazioak eta instalazio-mantenuak segurtasun osoz burutu ahal izateko modurik izan dadin.
 
FMU egitasmoaren eraikuntzari orain dela ia urtebete ekin zitzaion eta, okerrik ez bada, helburua 2011ko udaberrirako amaitzea da.

 

Argazki gehiago