Petronorrek jakinerazi nahi du hurrengo egunetan epeka ekingo zaiola Konbertsio Unitateak abian jartzeari, FMUren egitasmoaren inguruko hainbat urtetatik behingo mantenu eta revamping lanak amaitu ostean.
Unitateok indarrean jartzeko abiatze-egitaraua martxoaren 22tik 28ra bitarteko astean zehar garatuko da batez ere, eta hilaren azkenean edo amaituko da, atzenengo unitateen ekinaldiari zein ekoizpen-lanei hasiera emanez.
Konbertsio Unitateak abian jartzerakoan daitekeena da Zuzi 3 delakoaren garra tarteka-marteka apur bat gehitzea, baita, partikulak tarteko, gardentasuna lausotzea ere.
Aldi berean adierazi nahi da asteburu honetan Zuzi 2-aren geldialdiari ekingo zaiola, H3 Unitatea abian jarri ostean. Zuziaren geldialdia gertatzen den artean, haren barne-lurrunketa egin beharko da, ur-lurruna zuzian zehar bideratu beharra alegia, eta, ondorioz, zuzi-aho gain beretik etenik gabeko lurrun-jarioa sumatu ahal izango da begi bistan.
Honen guztiaren berri aldez aurretik eman zaie Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia lurralde ordezkariari, Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako Udalei, SOS Deiaki eta Ertzaintzari.