Petronorrek 9 milio euro inbertitu energia eraginkortasunean

Energia Eraginkortasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, Petronorrek jakinerazi nahi du arlo bereko egitasmoa duela abian,  9 milioi euroren inbertsioaz, urteko 20.000 tona erregai aurreztuz eta CO2 ixuriak 60.000 tona murriztuz. Hau da, 10 milioi zuhaitz landatuz gero lortuko litzatekeen besteko murrizketa, 50.000 futbol-zelaitan edota Bizkaiko lurralde osoaren %12an.

Egitasmo honek energia eraginkortasuna lortzea eta negutegi-eragina sortarazten duten gas-ixuriak murriztea ditu helburutzat. Besteak beste, egitasmoa zera da: findegian bertan xahutu ohi den energia eraginkortasun gehiagoz erabili, atmosfera-ixuriak are gehiago murriztu eta klima-aldaketaren eraginak ahalik eta gehien urritu.

Petronorrek energia aurreztu beharraren kultura indartu nahi du, urtean behin ezezik baita urte guztian zehar ere, energia aurreztea gaur egungo premia izateaz gainera etorkizunaren erronka delakoan.