Repsolek, Petronorrek eta BBKk gaur arratsaldean elkarrekin sinatu duten hitzarmenaren arabera, Petronorren zeharreko bitartekotzaz Repsolek zuen CLHren (Compañía Logística de Hidrocarburos) %5 erosiko du BBKk. Salerosketaren kopurua 145 milioi eurokoa izango da eta Repsol Taldearen emaitza garbia, zergen zein gutxienekoen ostean, 107 milioi euro bestekoa.
BBKk lortzen du honela Petronorrek zuen CLHren %5 eta, operazio berberaren ildotik, Petronorrek luzatzen dio Repsoli CLHren baitan zuen gainerako %0,33.
Ondorioz, Repsolek %15etik %10era murrizten du CLHn duen partaidetza eta aldi berean jarraitzen du beste %5en bat saltzeko asmotan.