Repsolek Enagasi salduko dio, 86,9 milioi euroren truke, Bermeo aurrean Gaviota lurpeko gas-biltegian duen %82ren partaidetza. Salmenta ez da egin ahal izango beharrezko adminiztrazio eta lehiaketa-baimenak lortu arte.
Honek esangura du, batetik, Repsolek beste urrats bat gehiago jorratuko duela estrategiazkotzat ez dituen ondasun-inbertsioak utzi nahirik hartutako erabakiaren ildotik. Eta, bestetik, Enagasentzat –sare nagusiaren baitango garraiolari bakarra denez gero–, inbertsio hau bat datorrela gas naturalaren oinarrizko sarean parte-hartzearen estrategiarekin batera.
Salmenta honen ondotik, Gaviotaren jabetza honelatsu geratuko da: Enagasek %82 eta Murphy Spain Oil Company delakoak gainerako %18.