Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailak gaur burutu du Petronorren petrolio-fintze jarduerari datxekion Ingurumen Baimen Osotua. Ebazpen hau aurrenekoz erabaki zen 2008ko maiatzaren 6an, baina aldez aurretik zenbait hobekuntza tekniko bete beharraren baldintzapean. Oraingoan Ingurumen Sailburuordetzat betetzat jo dituen hobekuntzak, hain zuzen ere.
Eraz eta moldez, Ingurumen Baimen Osotua deritzan onespena ematea tokian tokiko Herri Administrazioari dagokio. Delako baimen horrek enpresak bete beharreko baldintza guztiak biltzen eta osatzen ditu, unean uneko europar arautegiaren arabera prebentzio zein kontrol arloan bete beharreko ingurumen-baldintza guzti-guztiak alegia. Honek esangura du, praktikan, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailak ofizialtasun osoz aitortzen diola Petronorri findegi-jarduerari darizkion betekizun guztiak burutu izana.
Europako Batasunaren eskakizun berrien arabera, Petronorrek 2005eko azaroaren 25ean. eskatu zuen harako Ingurumen Baimen Osotua.