FMU egitasmoa gailurrik garaienera heldu

Atzo arratsaldean, hilak 28, ilundu aurretik amaitu ziren koke-kameren inguruan jarri den metalezko egituraren montaje-operazioak. Egitura honen helburua zera da: Fueloila Murrizteko Unitatean indarrean jarri ostean behar izango diren lan- eta mantenu-jarduerak erraztea eta segurtasunez egin ahal izatea.

 

Atzokoarekin FMUren egitasmoa bere gailurrik garaienera iritsi da, 120 metrotik gora alegia. Zorioneko une hau ospatzeko Athletic-en ikurrina jarri da.