Gaur San Prudentzio, bihar Santa Prudentzia

Gaur, apirilak 28, San Prudentzio eguna dugu, Laneko Segurtasun eta Osasun Eguna mundu guztian. Petronorrek biziki ospatu ohi du urtero egun hau, eta baita egunero-egunero ere, batere salbuespenik gabe ospatu beharreko eguna delakoan.

 

Gaurko egun honetarako aukeratutako leloa ere hildo beretik doa. Alegia, “San Prudentzio gaur eta Santa Prudentzia urte guztian zehar”. Adierazpen honekin lortu nahi dena zera da: bertakoak zein kanpokoak izan, Findegian lan egiten duten langile guztiak jabetu daitezela indarrean dagoen arautegia bete eta betearazten garrantziaz eta makina zein ekipamendu guztiz zuhurtasunez erabili beharraz.