Gaur bezalako egunean, orain dela 25 urte, 1985eko maiatzaren 17an eta arratsaldeko lan-txandan hain zuzen ere, indarrean jarri zen aurrenengo aldiz FCC (Fluid Catalytic Cracking) unitatea. Manuel Gómez, sail arduraduna, eta orduan operatzaile ziren Ramon Gil, Jabier Ibisate, Pedro Valenzuela eta Angel Cerezo dira une gogoangarri haren lekuko apartak. Zorionak.
Orain 25 urte indarrean jarritako FCC unitatea, V3 + HD3 jatorrizko gasoleo astunez hornitu zen, balio erantsi handiagoko ekoizpenak lortu ahal izateko, alegia: gasolina, gasoila, propanoa, propilenoa, butanoa etab. Aurrenengo ekitaldi hura indarrean jartzen lagungarri izan ziren Mexikotik etorritako hainbat teknikari, ez baitzen alferrik garai hartan Pemex (Petróleos Mexicanos) konpainiaren akziodunik handiena.