Gaur hasi dira Muskizko lehen Uda Ikastaroak

Isabel Celaá Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza sailburua bertan zelarik, atzo arratsaldez ekin zitzaien Muskiz FP 2010 Uda Ikastaroei. Gaur hasi eta uztailaren 16ra bitartean eratuko dira “Lanbide Hezkuntza, Berrikuntza eta Iraunkortasuna” izenburupean.

Helburua, lehen eta behingoz, “Lanbide Hezkuntza eta Enplegu Kultura” euskal gizartean barrena suspertzea da, bai eta arlo honetan zenbait eztabaidagune eta topaketa bildu ahal izatea ere Muskizen inguruan.

Lehen urte honetan lau gai nagusi aztertuko dira beste hainbat jardunalditan: “Sare inteligenteak eta energia banatuaren sorketa” (ekainaren 22an); “Energia-iturriak automozioan” (uztailaren 6an), “Kopenhageko Gailurra eta industria-garapena” (uztailaren 13an) eta “Kultura-anitzen integrazioaren erronkak lan-arloan” (uztailaren 16an).

Aldi berean, programak bost eguneko ikastaro bi bilduko ditu. Lehena, Catia 5 3D diseinu-erramintei buruzkoa (ekainaren 28tik uztailaren 2ra), eta bigarrena eraikuntzan erabili beharreko energia berriztagarriez (uztailaren 5etik 8ra).

 

Argazki gehiago hemen