“Análisis al fútbol profesional en Bizkaia ” deritzan izenburupean, futbolaren inguruko beste hitzaldi bat izango da, beti ere ByP Eventos Deportivos agentziak antolatua eta Petronorren dirulaguntzaz.
Hitzaldia zein ondoko elkarrizketa datorren astelehenean eratuko dira, hilaren 28an, arratsaldeko 18,30etan, Muskizko Meatzari Aretoan. Bertan izango dira Aitor Larrazabal, Lemoaren entrenatzailea; Pello Agirreoa, Baskoniaren entrenatzailea; Iñaki Zurimanedi, Amurrioren entrenatzaile ohia eta Alberto Iglesias Bizkaiko Entrenatzaileen Eskolaren Zuzendaria.
Sarrera, ohi denez, doan izango da.