Petronorrek eta Repsol Fundazioak hirugarren aldikoz iragarri dute beka-programa, Lanbide Heziketarako ikasketak Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako hiritarren artean sustatu ahal izateko.
Guztira 85 beka eman ahal izango dira. Maila Ertaineko Prestakuntza Ziklorako dirulaguntza 1.500 eurokoa izango da eta Goi Mailako Prestakuntza Ziklorakoa, berriz, 3.000 eurokoa. Beka-programa hau Petronorrek eskatu izaten dituen ikasketa motak egin nahi dituzten ikasleentzat burutua da bereziki.
Bekak lortzeko oinarrizko arauak zein harpidetza egiteko inprimakiak Petronor.info bulegoan (Zendeja kalea, 31 . Muskiz) jaso ahal dira honez gero.