Petronorrek jakinerazi nahi du abuztuaren 6tik aurrera URF egitasmoari dagozkion SR6 sufre-berreskurapen-plantak eta CG6 kogenerazio-unitate berriak elikatzeko hiru interconnecting lurrun-lerroak prestatzeko beharrezko diren lanei ekingo zaiela.
Lan hauek irauten duten artean daitekeena da, hainbat unetan, ohi baino zarata gehiago sumatu izatea. Hain zuzen ere, eragin hau ahal den neurrian murrizteko asmotan hainbat neurri hartu dira, antolaketa-arloan zein ekintzen plangintzari buruzkoetan.
Esan bezala, lurruntze-lanoi abuztuaren 6an ekingo zaie, eta hiru astebetez iraungo ote duten itxaro da, lerro bakoitzaren garbiketaren baitan lortu ahal izango diren emaitzen arabera, aldaketarik izan daitekeen arren. Garbiketa-lan hauek egunez egingo dira, astelehenetik ostiralera bitartean, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 19:00etara.
Honen guzti honen berri aldez aurretik eman zaie Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia lurralde.ordezkariari, Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako udalei, SOS Deiak-i eta Ertzaintzari.