Athletic-en matrioska da lankide batek oporretatik bueltan ekarri digun ustegabeko oparia. Eta, besterik iruditu arren, ez du Errusian aurkitu, Pragan baino. Era batez zein bestez, azaltzen dituen bost jokalariak honako hauek dira: Llorente, Amorebieta, Iraola, Toquero eta Martínez.
Jakina denez, matrioskak dira gaur egun Errusian sarrien erosi izaten diren souvenirrak. Nahiz eta, antza denez, benetako jatorria ez izan errusiarra, japoniarra baino, eta gaur egun ekialdeko Europan zehar arrunt samarra izan. Barrutik hustutako kopinak edo panpinak dira, bata bestearen baitan sartzen direnak, bost ale gutxienez eta hogeiren bat edo gehienez.