Petronorrek jakinerazi nahi du gaurtik aurrera, irailak 3 ostirala, Koke Larrainean sartu ziren egur-esolak ateratzeari ekingo zaiola. Honako lan hauek astebete inguru iraungo dute.
Kanpoan ahalik eta eraginik txikerrena izan dadin, hainbat jokamolde erabaki dira, alegia: egun-argiz lan egin (goizeko 9etatik arratsaldeko 6etara) eta astegunetan baino ez; lan-antolaketarik egokiena burutu eta instalazioen arteko babes-hesiak jarri.
Horrez gainera, honez gero amaitzear daude abuztuaren hasieran ekindako CG6 eta SR6 unitateen interconnenting lerroak lurruntzeko lanak. Zarata-arriskua murriztu ahal izateko, hasiera beretik jarri ziren indarrean, gero guztiz onuragarri suertatu diren neurriak, antolakuntzan, plangintzan zein instalazio-alorrean.
Bestelakorik ez baldin bada, datorren astean zehar amaituko dira lanak eta daitekeena da oraindik ere zarata-uneren bat gertatu ahal izatea.
Guztiaren berri eman zaie Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia ordezkariari, Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako udalei, SOS Deiak-i eta Ertzaintzari.