Urriaren 1etik 3ra bitartean Pobeñan eratuko da Lehen Santiago-Bidearen Topaketa eragilea, Ipar Bidea deitu joan-etorria baliapide turistikotzat suspertzeko asmotan. Besteak beste, Santiago-Bideari buruzko hainbat hitzaldi eta mahai-inguru antolatuko da eta Euskadi, Kantabria, Asturias zein Galiziako zenbait dantza-talderen ekitaldiak eskainiko.
Horrez gainera, Bizkaiko Golkoaren itsasbazterreko lau herrialde horietako baserri-janari esanguratsuak salgai jarriko dira, hala ogia, gazta, olagarroa eta txakolina nola gozokiak eta pastelak.
Argazkian, Gonzalo Riantxo, Muskizko alkatea, eta Victor Pérez de Gezuraga, Petronorren zuzendari nagusia, Santiago-Bidearen hainbat adiskide eta erromesekin batera, Muñatones jauregian.
Informazio gehiago hemen