Gaur aurkeztu da BILBAO BSR (Saskibaloia gurpil-aulkitan) taldearen denboraldi berria. Beste behin, Sando teknikari galiziarrak zuzentzen duen taldeak zazpi garaipen lortzea du helburutzat, gutxienez mailari eutsi ahal izateko. Hortik aurrera, edozer gauza gertatu daiteke… Errege-koparen baitan zirrikituren bat aurkitu edota lehen zortzien artean amaitu, ondorioz Europan lehiatu ahal izateko.
Euren laguntza azpimarratuz, aurkezpen ekitaldian izan dira Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren presidentea zein ONCEren presidente-ordea, baita Lagun Aro, Athletic Fundazioa eta Petronorren ordezkariak ere.