Petronorrek jakinerazi nahi du bihar asteazkenetik aurrera, urriak 13, ekingo zaiola Kogenerazio unitate berriari dagozkion proba- eta doitze-protokoloak indarrean jartzeari. Abiarazte honi ekingo zaio Eusko Jaurlaritzaren Industria Sailaren Lurralde Ordezkaritzaren aldetik beharrezko “Probak Indarrean Jartzeko” baimena jaso ondoren.
Hasierako proba hauei esker frogatu ahal izango da Kogenerazio unitatearen funtzionamendu seguru eta egonkorra. Honelakoetan egin izaten denez, operazio hauek ekipamendu nagusienen hornitzaileek ikuskatuko dituzte eta zama-sistemen doikuntza bideratzeko ohiko erregaiak erabiliko dira, argindarra eta gas naturala alegia.
Honen guztiaren berri eman zaie aldez aurretik Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen sailburuordetzari, Industria eta Energia Sailaren Bizkaiko Ordezkaritzari, Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako udalei, SOS Deiak-i eta Ertzaintzari.
Informazio gehiago, hemen