Repsol Fundazioak eta Petronorrek elkarrekin aurkeztu dute gaur, Abanto-Zierbenan, Movilab izeneko laborategi ibiltaria, zientzia eta berrikuntza sustatzeko zein zientzia- eta teknika-ikasketak eragiteko.
Batez ere 7tik 17ra bitarteko ikasleentzat burutua da Movilab egitasmoa, baina baita denetariko jendearentzat ere. Hiru eskuartze-mota eskaintzen ditu: “Egin bedi argia!”, argiaren nondik norakoa ezagutarazteko; “Bizia, mikroskopioaren baitan”, lupa binokularrez baliatuz; eta “Uraren hidrolisia”, uraren molekula hautsiz hidrogenoa eta oxigenoa lortzeko.
Zientzia Ikerkuntzetako Kontseilu Nagusiaren eta Espainiako Zientzia Fundazioaren laguntzaz, erakusketak hilaren 4 arte iraungo du Eusko Gudarien plazan.
Argazki gehiago hemen