Petronorrek adierazi nahi du gasoilak sulfuroz arazteko G4 unitatea indarrean jartzeari ekin berri zaiola, aldez aurretik araututako mantenu-jarduera burutu ostea, urtarrilaren 13an adierazi zenez gero.
Izan daitezkeen eragozpenak saihesteko, abian jartzeko lanak ohi diren jardunbideez egingo dira, atmosferara uxatzen diren isuriak bertatik bertara neurtuko dira eta zuzi-garrari eusteko beharrezko baldintzak eta kontrolak burutuko.
Honen guztiaren berri eman zaie aldez aurretik Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkaritzari, Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako Udalei, SOS DEIAKi eta Ertzaintzari.