Agortu dira Athletic-Celtic partidarako sarrerak

Petronorrek adierazi nahi du amaitu direla Petronor.info bulegoan doan eskaini izan diren sarrerak, datorren larunbatean –martxoak 26–  Athletic eta Celtic Klubek elkarren kontra San Mamesen jokatuko duten partidarako.

Eskabidea egin dutenek Muskizko bulegoan (Zendeja kalea, 31) jaso ahal izango dituzte sarrerak, hilaren 23tik 25era bitartean, asteazken goizetik ostiral eguerdirarte. Epe honen barruan jasotzen ez diren sarrera ostiral arratsaldean zehar zabalduko dira euren izena zain-zerrendan utzi dutenen artean. 

Glasgowko Celtic Football Cluba da Europako Koparen txapeldun izatera heldu den Eskoziako talderik bakarra. Lisboan jokatutako finalean izan zen, 1967 urtean, Milango Inter taldeari irabazi ostean.