Koldo Artaraz Gueñesko alkate eta Enkarturren lehendakariak zein Víctor Pérez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiak elkarrekin aurkeztu dute gaur, Muñatones jauregian, “Burdinazko mendiak” gidaliburua, non Enkarterriko nahiz Meatzaldeko antzinako meategiak bisitatzeko hamabi ibilbideren berri ematen den, gure inguruaz eta iraganaz gozatzeko hamabi aukera alegia.
Adin guztietako ibiltarientzat egokiak diren hamabi ibilbide, erraz samar urratzeko modukoak, edertasun handiko hainbat inguru-mingururen ezagutza eskainiko digutenak. Hau da, Trianoko mendiak, Galdamesko burdina-meatzeak, Peñas Negras (Ortuella), Errekatxo (Barakaldo), El Pobal Burdinola, Barbadun ibarra eta Itsaslur (Muskiz), Catalina Meategiaren bidezidorra (Sopuerta) eta Euskadiko Meatzaritza Museoa (Abanto-Zierbena).
Gidaliburu honen argitalpena Bizkaiko Foru Aldundiari eta Petronorri esker burutu da, Peñas Negras Ingurumen Interpretazio Zentruaren laguntzaz.