Petronorrek jakinerazi nahi du gaur osteguna, martxoak 10, hirugarren Plantako lurrun galdara abian jartzeari ekingo zaiola eta datorren astelehenean, hilak 14, CG6 Kogenerazio unitatea geraraziko dela, aldez aurretiko egitasmoen arabera.
Eragozpenak saihestu ahal izateko, aurrez erabakitako arauak betetzeaz gainera, zaratarik gehien eragin dezakeen fasea egunez egingo da, soinua baretzeko isilgailuak erabiliko dira eta atmosferara doazen isuriak murriztuko.
Honen guztiaren berri eman zaie aldez aurretik Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkaritzari, Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako Udalei, SOS DEIAKi eta Ertzaintzari.