Porrotaren goresmena, Alberto I

Alberto Iñurrategi mendigoizalea izan zen aurreko ostegunean Muskizen amaitu ziren VI. Mendi Ihardunaldien azken argi-mutila. Aurten ere arrakasta handiz Mello Mendi Taldeak eratutako hitzaldi-sorta, Alfredo Santamariaren zuzendaritzapean eta Petronorren laguntzaz.

“Porrotaren goresmena” izan zen Alberto Iñurrategik azaldu zuen ikusentzutekoaren izenburua, mengoizaletasunaren inguruan galtzen ari omen diren baloreak hausnartuz. Iñurrategiren iritziz “bidea egitea gaina hartzea baino garrantzitsuagoa da” eta “mendizaletasunaren arrazoi nagusia ezin da izan hainbat hilabetez prestatu beharra ezein gailurretan minutu bi egoteko”.

Aurreko asteetako hitzaldiak, berriz, honako hauek izan ziren: “Cordillera Real, Bolivia”, “Irán: un viaje que escapa a los tópicos”, “Etiopía, paso a paso”, “La Arena Vertical. Escaladas en Jordania” eta “Escaladas en Karawskin, Kirgizistan”.

 

Informazio gehiago hemen