Petronorrek biziki eskertu nahi die Muskizko hiritar guztiei, indarrean dauden babes-laguntzen programak direla-eta azken bi asteotan egin den inkestak jaso izan duen esku-hartze handia. Lagundu beharrak zein harrera ona eskaini nahiak ondotxo asko erakutsi dituzte partaideon jokamolderik eta gizalegerik onenak. Aldi berean, baita agirian utzi ere euren gizarte-erantzukizuna eta denetariko ideiak zein iradokizunak aurkezteko borondaterik emankorrena.
Inkesta-lana eta elkarrizketak amaitutzat jo ziren aurreko asteazkenean, martxoaren 2an. Guztira 780 izan dira burututako inkestak, era honetako zundaketa hauetan gertatu ohi diren erantzun-kopuruak nabarmen biderkatzen dituzten emaitzak, besteak beste. Beraz, zentzu honetan behintzat, ezin gero partaidetza erabateko arrakastatsua izan denik uka.
Ikerketa amaitu bezain laster, bildutako ondorioen berri egokiro jakineraziko da.
Eskerrik asko.