Gaztedi gorri-zuria, zelai orlegian

Athletic-ek hurrengo denboraldia erabili ahal izango duen bigarren janzkera ofizialaren aurkezpena egin du. Elastiko berriak Athletic-en beraren ereserkian zehatz-mehatz aipatzen diren koloreak jasotzen ditu: Gaztedi gorri-zuria, zelai orlegian.

Ekitaldian bildu ziren Iraizoz, Iraola, Orbaiz, López, Muniain eta  Llorente ‘lehoiak’ eta baita emakume taldearen ordezkari gisa Irai, Tzibi eta Paula jokalariak ere. Bertan izan zen Iñaki Azkuna Bilboko Alkatea zein Bizkaiko guztiko hainbat aurpegi ezagun eta, eurekin batera, Klubaren zuzendaririk gehienak, Fernando García Macua lehendakaria buru zela.

Honako kamiseta hau, izatez, hurrengo denboraldirako burutu den arren, Athletic-ek hilabate barru jantziko du estreinako, Espanyol taldearen aurka maiatzaren lehen asteburuan jokatu beharko duen liga-partidan, hain zuzen ere.

 

Argazki gehiago hemen