Xabier Garmendia Teknologia eta Industria Garapen sailburuordeak gaur bisitatu du Petronorren findegia, Kogenerazio egitasmoa zein Fueloila Murrizteko Unitatea zertan diren bertatik bertara ezagutu ahal izateko.
Josu Jon Imaz, Víctor Pérez de Gezuraga eta Fran Fernandez Petronorren lehendakaria, zuzendari nagusia eta teknika-zuzendaria, hurrenez hurren, lagun izan ditu sailburuordeak bisitan zehar eta beraien ildotik jakin du, bai Petronorren findegiak Meatzaldeko, Bizkaiko eta Euskadiko gizartean zein ekonomia-arloan duen eragina, eta bai abian diren egitasmoek teknologiaz, lanpostu-sorreraz, inbertsio-kopuruaz, iraungarritasunaz nahiz ingurumen-bidegarritasunaz duten garrantzia.