Repsol-Petronor taldeak eta El Corte Inglés-ek promozio kanpaina bateratua jarri dute abian energia konpainiaren zerbitzuguneetan eta El Corte Inglés taldearen saltokietan.
Kanpaina pasa den maiatzaren 1ean sartu zen indarrean eta 2011ko abuztuaren 31n bukatuko da; bi enpresa horiek egunero dituzten bi milioi eta erditik gora bezeroei zuzenduta dago.
Promozioan parte hartzen duten Repsol-Petronor sareko zerbitzuguneetako bezeroek, gutxienez 25 euro erregai hartzen duten bakoitzean 6 euro opari jasoko dituzte, eta kanpainan parte hartzen duten El Corte Inglés, Hipercor eta Supercor-eko merkataritza guneetan erabili ahal izango dituzte 50 euro baino gehiagoko erosketa eginez gero.
Bestetik, El Corte Inglés taldean 30 euro baino gehiagoko erosketak egiten dituzten bezeroek % 6ko deskontua jasoko dute Repsol, Campsa edo Petronor-en zerbitzu guneetan hartutako lehen 25 euro erregaietan erabiltzeko. Eta deskontuarekin batera probintzia berean promozioan parte hartzen duten zerbitzu guneen gida jasoko dute.