Zierbenakoa bertakoa eta Petronorren lankide, Beatriz Varona izan da gaur I. Familiaren Lasterketaren irabazleetakoa, bikoteen arteko lehiaketan barrena. Argazkian, Beatriz eta bere bikotea, Fernando Tajada, elkarrekin jasotzen dagokien saria Begoña Romo Petronorren Kanpo Harremanetako arduradunaren eskutik.
Familiaren Lasterketa honen lehen ekitaldia gaur goizean eratu da arrakasta handiz Zierbenan. Virginia Berasategi triatloi-txapeldun handia ere bertan zelarik, 700 atleta baino gehiago bildu dira goizean goiz Zierbenako portuan, haurrak, gaztetxoak, helduak eta adinekoak tarteko. Nork bere jarrerarik zein kemenik handiena erakutsi nahi izan du eta guztiek familia-giroan gozatu ahal izan dute igande-goiz eguzkitsuaz. Datorren urtean gehiago eta hobeto.
Petronorren laguntzaz, lasterketa El Correo egunkariak antolatu du eta azken emaitzak nahiz dagozkien helmugako argazkiak hemen eta hemen aurkitu ahal dira.