Bizkaiko hondartza guztiak gai dira bainua hartzeko, Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Sailak burutu duen azken txostenak aditzera ematen duenez gero. Astebete honetan bertan aztertu diren 21 hondartzetatik, La Arena eta beste hamazazpitako uren kalitatea bikaina da.
Ur-kalitatea bikaina duten 18 hondartzak honako hauek dira: La Arena, Muskizen eta Zierbenan; Ereaga, Arrigunaga eta Azkorri, Getxon; Solandotes/Barinatxe, Arrietara-Atxabiribil, Sopelan; Plentzia; Gorliz; Bakio; Aritxatxu, Bermeon; San Antonio, Sukarrietan; Laida eta Laga, Ibarrangelun; Ea; Ogeia, Ispasterren; Isuntza, Lekeition; Karraspio, Mendexan; eta Arrigorri; Ondarroan. Gainerako hiruak, Areeta, Laidatxu eta Toña, behar besteko kalitatez azaltzen dira eta, horretara, bainurik debekatu ez arren, hobe arduraz ibiltzea.
Gogoan izan, osasun-azterketaren zein ikerketari dagozkion emaitzen arabera, Osasun Sailak lau maila bereizten dituen sailkapena iragarri ohi duela, alegia: Behar beste ona ez (bainurik hartu ezina); Aski ona (ardurpeko bainua); Ona (bainua, aukeran); eta Bikaina (ona baino hobea).