Petronorrek jakinerazi nahi du bart iluntzean ekin zitzaiola Lehen Plantari dagokion Platformado P1 unitatea abian hasi eta indarrean jartzeari.
Geldiketak egin ahala daitekeena da tarteka-marteka zuzi-garra gehitzea, findegi-barruan zein kanpoan batere arriskurik eragingo ez duen arren.
Eragozpenak saihestu ahal izateko, aurrez erabakitako arauak betetzeaz gainera, dagozkion kontrolak ezarriko dira eta atmosferara doazen isuriak murriztuko.
Honen guztiaren berri eman zaie aldez aurretik Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkaritzari, Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako Udalei, SOS DEIAKi eta Ertzaintzari.