Athletic-ek bere lehen ekipazio berria aurkeztu du arratsalde honetan. Xabier Pérez-Gaubeka zuzendaritzakoak eta Etor Gorroño marketing arduradunak lehen janzkera berria aurkeztu dute Lezamako prentsa aretoan.
Umbrok diseinatutako janzkera berriak, aurrekoarekin alderatuz, ez dauka leporik, sorbalda gorriak ditu, eta kamisetaren eta sorbalden ertzak beltzak dira. Perez-Gaubekak honela definitu du: “kamiseta arrakastatsua izango da, Athleticen momentu bereziaren isla, ilusioa piztu digun entrenatzailearekin eta helburu berriekin”. Prakak, berriz beltzak eta Athleticen ezkutua daramate alde batean eta, bestean, jokalariaren zenbakia Umbroren logotipoarekin batera. Galtzerdiak gorriak dira, bi marra zurirekin eta Umbroren zeinuarekin.
Ondoren, lehen taldeko hainbat jokalari 2011-2012 denboraldirako janzkera berriarekin azaldu dira hedabide grafikoentzako saioan.
Argazki gehiago, hemen.