Gaiker Petronorren bisitari

Begoña Goirizelaia Gaikerren zuzendari nagusia eta Iñaki Letona zentru teknologiko bereko Lehendakaritzaren Kabineteburua Petronorren izan dira bisitari eta Fran Fernández teknika-zuzendariordearen eskutik findegia ezagutzeko aukera izan dute.

Han-hemenka lau ordu inguru iraun duen joan-etorrian zehar,  gure teknika-zuzendariordeak Findegiaren jarduerarik adierazgarrienak erakutsi eta azaldu dizkie Gaikerren arduradunei. Alegia, ekoizpen-prozesuak zein biltegi-sistemak eta, aldi berean, baita segurtasun-kontrolak, isuriak eta ingurumen-neurriak ere.

Bisitariek bereziki nahi izan dute ezagutu instalazio berriak, hala Findegi Uren Araztailea nola Kogenerazio berria, baita koke-plata edo Fueloila Murrizteko Unitatea ere.

Begoña Goirizelaia etak eta Iñaki Letonak kontrol-geletako bat bertatik bertara ezagutzeko beta izan dure Jabi Rodríguez Txanda-Buruaren eskutik.

Gaiker enpresei zerbitzu teknologiko eta berritzaileak ikertzen eta eskaintzen dizkien  Zentru Teknologikoa da.  1985. urtean sortu zenetik hona, batez Bioteknologia, Ingurumena eta Birziklapena, eta Plastiko zein Konpositeak lantzen dituen teknologietan dihardu bereziki.

 

Argazki gehiago, hemen.