Atzo, uztailak 10, Mójate-Busti zaitez Esklerosi Anizkoitzaren aldeko kanpainaren 14. edizioa eratu zen Euskadiko igerilekuetan eta hondartzetan, Eugenia Epalza Esklerosi Anizkoitzaren Euskal Fundazioak antolatuta. Gizartea sentsibilizatzeko eta gaixoekiko elkartasuna lortzeko modua da, Euskal Herrian 2.200 pertsona baitira, gaixotasuna pairatzen dutenak.
Kanpainaren helburu nagusiak, gaixotasun sendaezin honi buruz gizartea informatzea, sentikortzea eta birgaitze zerbitzuak finantziatzeko fondoak lortzea da. Hau da, euren bizi kalitatea hobetu.
Eguna apartekoa ez izan arren, La Arena hondartza, kanpainan ere parte hartu zuen. Mugatutako eremuan igeri eginez gero, diploma kreditatzailea ematen zizuten, gainera, Kukuxumusuk diseinatutako kanpainaren produktuak erosi zenitzake: kamisetak, txapelak, zapiak, etab. Askok izan ziren, hauetako produkturen batez jabetu zirenak, edo diru ekarpenen bat egin zutenak. Muskiz, Esklerosi Anizkoitzaren alde busti egin zen.