Atzo Bizkaiko XVII. Itzulia hasi zen, Balmasedatik abiatu eta Muskizen amaitu zen etaparekin batera. Bizkaiko, Arabako, Madrilgo, Galiziako, Gaztela Leongo, Frantziako, Ingalaterrako, Eskoziako eta Argentinako 17-18 urteko 180 txirrindularik kamiseta izerditu zuten 79.8 km-ko lehen ibilbidean zehar.
Petronor, bi txirrindulari-talderen (Mendiz Mendi eta Zubinor-Petronor) babeslea izateaz gainera, Itzuliaren babesle ere bada aurten eta, horretara, Jose Luis Arredondo findegiko Kontratu-Buruak erregulartasunaren maillot berdea eman behar izan zuen atzokoan. Lehen etaparen irabazlea Ibaigane Opel taldeko Pablo Comins Dominguez izan zenez gero, maillot berdea ere berari egokitu zitzaion. Zorionak!