Euskadira egindako bisita dela eta, 51 herrialdetako 225 gaztek Pobeñatik paseatu ziren atzo. Quetzal Ibilbidearen XXVI. edizioaz ari gara, aurten Perú, Espainia eta Portugalen zehar arituko dena.
Espedizioa ekainean hasi zen, Peruko iparraldean hain zuzen ere, non gazteek Lima, Trujillo, Chiclayo bisitatu eta Andeak zeharkatu ondoren Chachapoyas, Moche eta Chimú kulturak ezagutu dituzten, Martinez Compañonen urratsak jarraituz. 17 egun amerikar kontinentean egon ondoren, iberiar penintsulara heldu dira, Madrildik, Segoviatik eta Nafarroatik igaro ostean, Bizkairaino heltzeko.
“Castilla” itsasontziak Pasaian gazteak jaso, eta Bilbora eraman ondoren, Sodupe, Gordexola eta Kexana bisitatu dituzte, azkenik Pobeñara heldu ahal izateko.
Arratsaldeko 20:00ak aldera, Pobeñan ziren espedizionario guztiak, Bodega y Quadrari (muskiztar nabigatzaileari) omenaldia egiteko, Miguel de la Quadra Salcedok eskainitako hitzaldi ederraz.
Ondoren Kantauritik, Lisboara eramango dituen ibilbidea jarraitu zuten, Kantabriako, Asturiasko eta Galiziako hainbat lekutan geldialdiak eginez. Azkenean Trujillon amaituko dute, Francisco de Orellana Amazonasen aurkitzailearen jaiotzaren V. Urteurrena dela eta.