Petronorrek jakinerazi nahi du hurrengo egunetan egingo direla Fuelolioa Murrizteko Unitatearen konexioarteko lerroen lurruntze-lanen prestaketak. Lerro hauek, FMU egitasmoaren lurrun-hornidura segurtatzeko ezezik, CK6 koke-unitatea zein Hozte-sistema lurrunez hornitzeko ere izango dira.
Lan hauek egiten diren artean daitekeena da tarteka-marteka eta jakineko zenbait unetan zarata gehitzea. Ahal den neurrian hotsa baretzeko, lurrun-lanok egunez egingo dira, goizeko 9etatik arratsaldeko 7etara bitartean, astelehenetik ostiralera, beti ere isilgailurik egokienak erabiliz.
Aldez aurretik erabakitako lanasmoaren arabera, lurruntze-lanak abuztuaren 8an hasiko dira eta hiru astebete inguru iraungo.
Honen guztiaren berri eman zaie aldez aurretik Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkaritzari, Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako Udalei, SOS DEIAKi eta Ertzaintzari.