Petronorren itsas-terminalak, Lucero Muturrean, 13.430.150 tona petrolio-gordin, eratorri eta beste hainbat ekoizpenen trafikoa izan zuen iazko urtean zehar. Hau da, %4,2ko murrizketa, 2009an erregistratutako datuez alderatuz gero.
Europa Press agentziak aditzera eman duenez, Petronorren jarduera hau Bilboko Portuan iaz izan ziren sartu-irten guztien %38,7 bezainbat izan zen. Guztira 379 izan ziren Petronorren bost kaiez baliatu izan ziren, petroliontziak, hau da, 2009an bertaratu ziren itsasontziak baino %5,9 gutxiago.
Irteerak, petrolio-hodiz
CLH eta Repsol-Butano biltegietarantz oliobidez egindako irteerak 4,7 milio tona beste izan ziren iaz, 2009an izan ziren irteerak baino %0,2 gehiago, batez beste. Errepidez garraiotatutako ekopizpenen (betunak, fuelolioak, sufrea etab.) irteerak ordea, 2009an baino %8,6 murritzagoak izan ziren. Guztira 608.650 tona, zeinetatik %39 esportaziorako izan ziren eta %61, ostera, estatu-merkaturako.