Pobeñak “Sokorroko Ama” Menpelurren Erdi Aroko III. Azoka antolatu du asteburu honetan. Muskizko auzoak XV. menderaino salto egin du, haurrentzako jokoekin, musikarekin eta eskulangintza zein elikagai postuekin batera.
Hirugarren urtez, hainbat motatako postuak ikusi ahal izan ditugu Pobeñan: eskulangileak, okinak, gozogileak, bitxigileak… baita zetreroak ere. Txikientzako herri jolasak, malabaristen ikuskizunak, komikoak eta ez ziren falta izan ez gaitari, ez eta “el Pirata del Cantábrico” D.J.-aren musika ere.
Erabateko jaia gero larunbatean nahiz igandean zehar. Bertoko jendeak biziki parte hartu zuen eta parte hartzeaz gainera, baita ikaragarri dibertitu ere.
Argazkiak, hemen.