Petronorrek, ingurugiro teknikariak prestatzeko hiru beka sustatuko ditu Abanto-Zierbenan, Muskizen eta Zierbenan. Findegiak “Garapen Iraunkorra. Tokiko Agenda 21” deritzon graduondoko ikastaroa egiteko matrikularen %50a (1500€) ordainduko die hautatutako pertsonei.
Ikastaroa Donostiako UPV-EHUan izango da, azaroaren 4tik 2012ko ekainaren 8a arte. Helburu nagusia herri zein eskualde mailan garapen iraunkorrean adituak trebatzea da, EAEren udalerri, eskualde edo lurraldeetan Tokiko Agenda 21aren Udal Plan Estrategikoa aurrera eramateko gai izan daitezen.
Beka eskuratzeko, lehen aipatutako hiru herri horietako batean 2010an erroldaturik egotea ezinbestekoa da. Eskabideak aurkezteko epea urriaren 9an amaituko da.