Man

Aurreko larunbatean, 15.000 pertsona baino gehiago BECen elkartu ziren Maná talde mexikarraren pop-rock musikaz gozatzeko. Inork iruzurtu ez zuen argi, soinu eta irudi ikuskizuna.

Gaur egungo talde latindarrik nazioartekoenetarikoa eta arrakastatsuenetarikoa izanik, bere abestirik ospetsuenak gogoratu zituen, “Drama y Luz” diska berriaren kantekin batera. Bere show hunkigarri, harrigarri eta gertuak ez zuen huts egin, ez eta abeslari nagusiak ere: Fher, eszenatokira Athleticen kamisetarekin atera zenean, Bizkaia eta Mexiko bat egin ziren.