Datorren igandean Bizkai osotik etorritako 100 erakusmahai baino gehiago Muskizko Donibane plazan bilduko dira XXIX. Nekazaritza eta Ganadu Azoka dela eta.
Bizkaiko azokarik nabarmenetarikoa izanik, egitarauan zera bereizi daiteke: Bizkaiko Txakolinaren Urrezko Domina, zaldi-lehiaketa eta zaldizko nahiz txakur erakustaldiak, behi erakustaldia, baserriko produktuak eta animalia exotikoak (gameluak, zebrak, llamak…), besteak beste.