Sokorroko jaiak hasiko dira Pobeñan ostegun honetan. Urtero bezala Ama Birgina,11:30etan, ermitatik Nikolás Deuna zaindariaren elizaraino eramango da ohiko prozesioan.
Goizeko seietatik aurrera, orduro, mezak ospatuko dira gure amaren ohoretan. Eguerdian ez da girorik falta izango “El Despiste” fanfarriarekin eta “Los Cinco Bilbainos”-en musikarekin. Arratsaldeko 17:30etan Herri kirolak izango dira eta ondoren berbena “Hakker” taldearekin.
Nahiz “Sokorroak” amaitu, Pobeñan jai-girotan jarraituko dute. Larunbatean eta igandean, hilaren 10ean eta 11an, “Sokorroko Ama” Menpelurren Erdi Aroko III. Azoka antolatuko da. Txikientzat bereziki zuzendutako jokoak, ipuinak, kondairak, musika, su-ikuskizunak, txapelketak etab. eratuko dira. Eta irudizaleentzako V. Argazkilaritza Txapelketa izango da. Primeran pasa!