Gallartako Eusko Gudariak plazan, 350 pertsona inguru bildu ziren Abanto-Zierbenako nekazal eta meatze gunerik aipagarrienak bisitatzeko, baita mendi puntarik garrantzitsuenetara heltzeko ere: Peña Pastores, La Rasa, Pico Ventana, Montaño eta Serantes. II. Mendi ibilaldi honek iaz baino 100 pertsona gehiago elkartu ditu eta askok errepikatu dute.
Aurtengo edizioa arrakastatsua izan da; 310 dortsal prestaturik zeuden eta 350 pertsonak parte hartu dute, honek esan nahi du 40 mendizalek ibilaldia dortsalik gabe egin zutela. Adibidez, Aitor Medinak ibilaldi laburra dortsalik gabe amaitu zuen (23km) lehena izan zen 2:01 denboran; dortsalez egin zuen lehena Xabi Arruabarrena izan zen. Ibilaldi luzeari dagokionez (33km) Bautista Zabala eta Iñigo Martínez izan ziren lehenak 3 ordu eta 30 minutuan.
Ibilaldia amaitzerakoan, partaide guztiek kamiseta eta motxila bana irabazi zuten, Eusko Gudariak plazan prestaturik zeukaten zuzkiduraz indarrak berreskuratzen zituzten bitartean. Gallarreta Mendi Taldeak zein Abanto-Zierbenako Udalak antolatuta eta Petronor eta Deiaren babesaz, urtero mendizaleentzako ezinbesteko eguna bilakatu da.
Argazkiak, hemen.