Bernardo García Huidobro gitarra-jotzaile txiletarrak kontzertua emango du gaur arratsaldez, 19:30etan, Muskizko Meatzari Aretoan. Azken bi mendeotan espainiar musikan kitarrarako idatzitakoaren inguruko ibilbidea, kalitate handiko lanak eta entzuteko errezak.
Garcia Huidobrok musika eta kitarra ikasi zuen Txilen eta Espainian, irakasle moduan aritu da estatuko hainbat eskola eta kontzerbatoriotan eta gaur egun interpretazioan dihardu bakar-bakarrik.
Txilen, Brasilen, Estatu Batuetan, Alemanian, Suitzan eta Espainian kontzertuak eman ditu, baita RTVE-rentzat grabatu ere.
Artista hutsa dugu gaur arratsaldez, 19:30etan, Meatzari Aretoan.
Sarrerak 6€ takilan.