Marce Elorza alkatea eta Víctor Pérez de Guezuraga Petronorreko zuzendari nagusia bertan zeudela, gaur goizean Zierbenako Udaletxeko Osoko Bilkuren aretoan Lanbide Heziketako 6 beka entregatu zaizkie udalerriko gazteei. 2011-2012 ikasturteari dagozkio.
Beka-programarako deialdia Repsol fundazioak eta Petronorrek batera egiten dute eta bere helburua Zierbena, Muskiz eta Abanto-Zierbenako udalerrietan egoiliarren artean Lanbide Heziketaren ikasketak sustatzea da. Laugarren edizio honetan 52 gaztek lortu dute: Muskizko 28k, Abanto-Zierbenako 18k eta Zierbenako 6k. Horiek guztiak Lanbide Heziketaren maila desberdinetan matrikulatuak daude, hain zuzen ere, Petronorrek eskatzen dituen espezialitateetan.
Zierbenaren kasu zehatzean, 2008. urtean hiru beka eman ziren, 2009. urtean 4, 2010ean 11 eta aurtengo ikasturtean 6.
2011-2012 ikasturterako emandako beken zenbatekoa 145.000 €-koa da. Aurrekontua irekia da eta jarraipen-bokazioa du, gazteen artean Lanbide Heziketa sustatzera bideratutako programa delakoan. Aurrekoari eutsiz, geroz eta gazte gehiagok ikasketa horiek hauta ditzaten konfiantza izan behar da.
Berriz ere beka-planak hiru helburu ditu:
1. Lehenik eta behin, berehalako helburu bezala, jada aldez aurretik Lanbide Heziketa egitea eta, zehatz-mehatz esanda, fintze-jarduerak eskatzen dituen espezialitateetan gauzatzea erabaki duten Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako udalerrietako gazteei ikasketak amaitzeko erraztasunak ematea.
2. Hiru udalerrietan Lanbide Heziketa bultzatzea eta oraindik ikasketak erabaki ez dituzten ikasleen artean aukera hori sustatzea.
3. Dei berezia emakumeak diren gazteentzat; izan ere, teknologia berriak garatu eta ezagutza-gizarteari erantsi zaizkienetik, Lanbide Heziketa, orokorrean, eta fintze-jarduera, bereziki, ia esklusiboki gizonezkoen lan-eremuaren diziplinak izateari utzi diote. Lehenengo urtean 4 neska izan ziren, 2009. urtean 9, 2010ean 15 eta aurten 2 izan dira.
Zierbenan, 2011ko urriaren 14an